XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Aizu! - bir-galdetu nion -.
Mundu guztiak badaki gizon ori urkamenditik bizirik aterea izan dala.
Laister jakingo du Zuzendari Nagusiak ere.
Ez al dizu orrek bildurrik ematen?.
Geldi zaitez emen gurekin, nai ba`duzu.
- Eskerrikasko.
Badira bost illabete Zuzendari Nagusia tiroz illa aurkitu zutela ijitoek basa-bide batean.
Politika-joku zikiñean ibiltzearen ondorioa!.
Kattalin da orain bere senarra zanaren Lagundi guztiaren jabe.
Ez dut bildurrik izateko arrazoirik.
Orrela amaitu zuan Joxe Bixar`ek bere itz-aspertua.
Oso berandu zan.
Aski illun zegoan Atxuri`ko auzoa.
Baiña gau artako apaldar bakoitza bere etxera joan baino len, galdera au egin zien danei Joxe Bixar`ek: Orain...
Bai, ee? Ez dizuet, bampacirc;, nik orrelakorik esango!.
Zer gertatu zitekeala iduritzen zaizute zuei?.